La Polla Records edo La Polla Agurainen 1979an sortutako punk musika taldea da. Taldearen estilo zuzena eta polemikari beldur eza izenean bertan erakusten da, gaztelaniaz zakila esan nahi du eta. Haren jarrera matxinoa ikur bihurtu zen, ez baitzuten inolako enbarazurik gustoko ez zutena salatzeko, gehienetan, gainera, modu barregarrian eta zuzenean. Hala ere, jarreran horien aurkakoek traba andana ipini zizkieten, hala nola mehatxuak, errepresioa, atxiloketak (Eskorbuto bezala), sabotaiak emanaldietan, eta abar.
Historia
Hurrengo urteetan Revolución (honetan Maleginen ordez Abel jarri zen baxuan), No somos nada, En directo (Lakuntzan zuzenean grabatua), Ellos dicen mierda nosotros amén, Los jubilados, Barman, Negro, eta Hoy es el futuro izeneko diskoak plazaratu zituzten.Oihuka diskoetxeak lau kantako ¿Y ahora qué? lehen diskoa kaleratu zien. 1984an 19 kantako Salve izeneko diskoa plazaratu zuten. Letretan faxismo,kapitalismo, arrazismo, monarkia, katolizismo, moda eta bere gogoko ez ziren gizartearen beste ezaugarrien kontra jotzen zuten, ibilbide osoan egingo zuten bezala.

La Polla Enturecto zuzeneko albuma plazartu zuten. 1999an hogei urteurrena ospatzearren, Toda la puta vida igual diskoa kaleratu zuten. HurrengoaBocas izan zen. Txarlik, orduan, taldea utzi zuen, M.C.D.ren Jokin ordezkatuta. 2002ko irailaren 22an, Fernando, bateriajolea, hil zen, garun infartua zela-eta ziurrenik. Taldeak birak eta kontzertu guztiak bertan behera utzi zituzten. Horren ostean, El último (el) de la Polla diskoa kaleratutakoan desegin ziren.
Evaristok Por los hijos lo que sea izenburuko liburua argitaratu zuen, non La Pollaren zein bere hurrengo taldeen (The Kagas, The Meas eta Gatillazo) istorioak, gertaerak eta kontatzen dituen.
Jatorriko taldekideak
- Evaristo - ahotsa
- Malenguin - baxua
- Fernandito - bateria
- Txarly - gitarra
- Sume - gitarra
Azken taldekideak
- Evaristo - ahotsa
- Abel - baxua
- Tripi - bateria
- Txiki - gitarra
- Sume - tronpetilaria
No hay comentarios:
Publicar un comentario