Barricada 1982an Iruñeko Txantrea auzoan sortutako rock musika taldea da. Euskal Rock Radikal mugimenduan sartuta, Hertzainak eta La Pollataldeekin kontzertu andana eman zituzten.
HISTORIA
Jatorrizko osakideak honako hauek izan ziren: Enrique Villareal (El Drogas), ahots eta baxua; Jose, bateria; Sergio Oses, bigarren gitarra; (hirurakKafarnaún taldetik etorriak) eta Javier Hernández (Boni), ahotsa eta gitarra. Lehen diskoa, Noche de Rock and Roll, grabatzerakoan Mikel Astrain bateriajoleak bat egin zuen. Horren ostean, Sergiok soldaduska egin behar zuenez gero, Alfredo Piedrafitak ordezkatu zuen.
1984an, Mikel Astrain hil zen. Fernando Coronado bateria jole berria bihurtu zen. Bigarren diskoa, Barrio conflictivo, eta Pon esa música de nuevo kanta batik bat, Mikeli omenezkoak ziren.
Hirugarren diskoa (No hay tregua) grabatzerakoan, 1986an, Barricadak RCArekin sinatu zuen. Baina bien arteko desadostasunek diskoa argitaratutakoan bertan behera utzi zuten kontratua. 1987an, Polygram Iberia diskoetxearekin bat eginda, No sé que hacer contigo laugarren albuma plazaratu zuten. Hala ere, diskoetxe berriak Bahía de Pasaia kanta zentsuratu zuen, Comandos Autónomos Anticapitalistaseko lau kideren hilketa oroitzen baitzuten. Horietako bat El Drogasen Txantreako laguna zen. 1989ko Pasión por el ruido diskoko En nombre de Dios kanta ere zentsuratu zen, Opus Deirekin oso kritikoa baitzen.
![]() |
1988an kaleratutako Rojo diskoarekin taldeak goia jo zuen. Urrezko diskoa jaso zuten arren, lehenengo tentsioak nabaritu ziren taldearen barruan. El Drogasek metal alternatiboa entzuten zuen garai hartan. Zarataren bila, La araña izeneko diskoa kaleratu zuten, inork oso ongi ulertu ez zuen diskoa. Horren ostean, taldeko hiru kidek hiruna disko atera zuten, nork bere aldetik. Alfredo Piedrafitak ez zuen taldea urtero bira bat egiteko moduan ikusten, beti gauza bera jotzen aspertuta baitzeuden. Entseguak gero eta urriagoak izaten ziren, eta urtebete eman ondoren plazaratutako disko akustikoa porrota izan zen.
Polygram Iberiarekiko kontratua 2000n amaitu zen. DRO diskoetxe independentearekin sinatu zuten orduan, Bésame diskoa kaleratzeko. Horren ostean, Fernando Coronadok taldea utzi zuen. Ibik, In Vitro taldeko Piedrafitaren kide ohiak, ordezkatu zuen. Nolabait, bigarren Urrezko Garaia ezagutzen hasi zen taldea.
2006ko ekainean, zuzeneko disko bikoitza atera zuten. Iruñeko Anaitasuna pabiloian eta Gayarre Antzokian grabatuta, saxo, teklatua eta harmonika dauzkate lagun.
Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendariak taldearen hainbat bideo zuzendu ditu. Honen Airbag filmean estra moduan agertu ziren Barricadako kideak.
TALDEKIDEAK
- Enrique Villareal "El Drogas": Ahotsa eta baxua
- Javier Hernández "Boni": Ahotsa eta gitarra
- Alfredo Piedrafita: Gitarra
- Ibon Sagarna "Ibi": Bateria
No hay comentarios:
Publicar un comentario