1981eko gabon zahar gauan estreinatu ziren Gasteizen. The Clash taldearen euskarazko bertsio batekin hasi ziren. Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta reggae erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan Euskal Herriko egoera sozio-politikoa islatuz. Esate baterako, Pakean utzi arte kanta, Javier San Martin Goikoetxea Piti Komando Autonomo Antikapitalistetako kide zenduari eskeinia zegoen, musika taldearen laguna baitzen.
Hasierako taldekideak Josu Zabala, Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren. 1982ko udan, Xabier Montoia "Gamma"-k taldea utzi eta Gari sartu zen taldean. 1993an, taldeak agur esan zuen, Donostiako Anoeta kiroldegian eskainiriko emanaldian. Oraindik, taldekide batzuek bakarka kantatzen jarraitzen dute: Txanpi Doctor Deseo taldean, Gari bakarka eta Josu Zabala Zazpi Eskale eta Gu eta Gutarrak taldeetan.
Taldekideak
- Josu Zabala: konpositorea, baxu-jotzailea eta trikitilaria
- Gari: abeslaria, gitarra-jotzailea
- Enrique "Kike": gitarra-jotzailea
- Txanpi: bateria-jotzailea
- Delfo: gitarra-jotzailea
- Tito: saxofonista) (†)
- Kurro: bateria-jotzailea
- Xabier Montoia: gitarra-jotzailea
No hay comentarios:
Publicar un comentario