Vulpes neskez osatutako lehen punk taldea izan zen estatu mailan. Taldearen izena latineko hitz bat da, bere esanahia azeri emea delarik (zorra gazteleraz). Abesti guztiak gazteleraz dira, famatuena "Me gusta ser un zorra" (emagaldua izatea gustoko dut) izanik. Azken kantu hau Iggy Pop and the Stooges taldearen bertsio bat da.
Taldekideak
- Loles Vázquez "Anarkoma Zorrita" (gitarra).
- Mamen Rodrigo"Evelyn Zorrita" (ahotsa).
- Begoña Astigarraga"Ruth Zorrita" (baxua).
- Lupe Vázquez "Pigüy Zorrita" (batería) (†).
Historia
Taldea sortzeko ideia Lolesek izan zuen, bere helburua neskez osatutako talde bat osatzea izanik. 1982ko udan taldeak egonkortasuna lortu zuen laukote batekin, ordurako taldetik 20 emakume baino gehiago igaro zirelarik. Garai hartan 17 eta 19 urte arteko adina zuten partaideek.1983an single bat kaleratu zuten bi abestirekin: Me gusta ser una zorra eta Inkisición. Single horren azalean taldearen izena SS naziekin jarri zuten, zirikatzeko helburuarekin bakarrik, ez ultraeskuirdarrak zirelako. Hori dela eta gehienetan Vulpess izenpean dira ezagunak.
Urte berean bideoklip bat grabatu zuten. Carlos Tenak TVE1erako musika programa berri bat prestatzen ari zen, "Caja de Ritmos", eta Vulpes taldeari bideoklipa grabatzea proposatu zion. Me gusta ser una zorra abestia aukeratu zen kamera aurrean interpretatzeko. Grabaketa egiteko bi aukera eskaini zituen Carlos Tenak, bata kantuaren letra leuntzea, eta bestea, kantuan zehar biraoak entzuterakoan zentsura aplikatzea. Taldekideek bigarren aukera hautatu zuten, hala ere bideoklipa bere osotasunean eta zentsura gabe emititu zen 1983ko apirilaren 16an. Maiatzaren 1ean ABC egunkariaren editorialean emisio honen berri eman zen, abestiaren letra zabalduz eta telebista kateko zuzendaritzari neurriak hartzeko eskatuz. PDP alderdiak (Partido Demócrata Popular) ere kexatu zen. Gainera, Estatuko Fiskal Jeneralak Loles auzitara eraman zuen abestia horren letraren egilea izateagatik. Guzti honengatik Carlos Tenak dimisioa aurkeztu zuen.
Urte bereko udan Espainian zehar bira bat egiteko kontratua sinatu zuten, arazoak bakarrik ekarriko ziena. Harrezkero ez zuten gehiago Euskal Herrian kontzerturik eman, eta gutxira taldea desagertu egin zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario