martes, 8 de mayo de 2012

LA POLLA RECORDS taldea


La Polla Records edo La Polla Agurainen 1979an sortutako punk musika taldea da. Taldearen estilo zuzena eta polemikari beldur eza izenean bertan erakusten da, gaztelaniaz zakila esan nahi du eta. Haren jarrera matxinoa ikur bihurtu zen, ez baitzuten inolako enbarazurik gustoko ez zutena salatzeko, gehienetan, gainera, modu barregarrian eta zuzenean. Hala ere, jarreran horien aurkakoek traba andana ipini zizkieten, hala nola mehatxuak, errepresioa, atxiloketak (Eskorbuto bezala), sabotaiak emanaldietan, eta abar.

Historia
Hurrengo urteetan Revolución (honetan Maleginen ordez Abel jarri zen baxuan), No somos nadaEn directo (Lakuntzan zuzenean grabatua), Ellos dicen mierda nosotros aménLos jubiladosBarmanNegro, eta Hoy es el futuro izeneko diskoak plazaratu zituzten.Oihuka diskoetxeak lau kantako ¿Y ahora qué? lehen diskoa kaleratu zien. 1984an 19 kantako Salve izeneko diskoa plazaratu zuten. Letretan faxismo,kapitalismo, arrazismo, monarkia, katolizismo, moda eta bere gogoko ez ziren gizartearen beste ezaugarrien kontra jotzen zuten, ibilbide osoan egingo zuten bezala.
Soinu teknikari batekin zeukaten tirabira zela eta, 1991an epai batek taldearen izena erabiltzea debekatu zien. Taldeak, epaia kontuan hartu gabe, Bajo presión diskoa kaleratu zuen La Polla Records izenpean. Azkenean, 1996an, La Polla izena hartuta, Carne pa' la picadora albuma atera zuten.
La Polla Enturecto zuzeneko albuma plazartu zuten. 1999an hogei urteurrena ospatzearren, Toda la puta vida igual diskoa kaleratu zuten. HurrengoaBocas izan zen. Txarlik, orduan, taldea utzi zuen, M.C.D.ren Jokin ordezkatuta. 2002ko irailaren 22an, Fernando, bateriajolea, hil zen, garun infartua zela-eta ziurrenik. Taldeak birak eta kontzertu guztiak bertan behera utzi zituzten. Horren ostean, El último (el) de la Polla diskoa kaleratutakoan desegin ziren.
Evaristok Por los hijos lo que sea izenburuko liburua argitaratu zuen, non La Pollaren zein bere hurrengo taldeen (The Kagas, The Meas eta Gatillazo) istorioak, gertaerak eta kontatzen dituen.

Jatorriko taldekideak
  • Evaristo - ahotsa
  • Malenguin - baxua
  • Fernandito - bateria
  • Txarly - gitarra
  • Sume - gitarra

Azken taldekideak
  •  Evaristo - ahotsa
  • Abel - baxua
  • Tripi - bateria
  • Txiki - gitarra
  • Sume - tronpetilaria

BARRICADA taldea


Barricada 1982an Iruñeko Txantrea auzoan sortutako rock musika taldea da. Euskal Rock Radikal mugimenduan sartuta, Hertzainak eta La Pollataldeekin kontzertu andana eman zituzten.                                                

HISTORIA
Jatorrizko osakideak honako hauek izan ziren: Enrique Villareal (El Drogas), ahots eta baxua; Jose, bateria; Sergio Oses, bigarren gitarra; (hirurakKafarnaún taldetik etorriak) eta Javier Hernández (Boni), ahotsa eta gitarra. Lehen diskoa, Noche de Rock and Roll, grabatzerakoan Mikel Astrain bateriajoleak bat egin zuen. Horren ostean, Sergiok soldaduska egin behar zuenez gero, Alfredo Piedrafitak ordezkatu zuen.
1984an, Mikel Astrain hil zen. Fernando Coronado bateria jole berria bihurtu zen. Bigarren diskoa, Barrio conflictivo, eta Pon esa música de nuevo kanta batik bat, Mikeli omenezkoak ziren.
Hirugarren diskoa (No hay tregua) grabatzerakoan, 1986an, Barricadak RCArekin sinatu zuen. Baina bien arteko desadostasunek diskoa argitaratutakoan bertan behera utzi zuten kontratua. 1987an, Polygram Iberia diskoetxearekin bat eginda, No sé que hacer contigo laugarren albuma plazaratu zuten. Hala ere, diskoetxe berriak Bahía de Pasaia kanta zentsuratu zuen, Comandos Autónomos Anticapitalistaseko lau kideren hilketa oroitzen baitzuten. Horietako bat El Drogasen Txantreako laguna zen. 1989ko Pasión por el ruido diskoko En nombre de Dios kanta ere zentsuratu zen, Opus Deirekin oso kritikoa baitzen.

1988an kaleratutako Rojo diskoarekin taldeak goia jo zuen. Urrezko diskoa jaso zuten arren, lehenengo tentsioak nabaritu ziren taldearen barruan. El Drogasek metal alternatiboa entzuten zuen garai hartan. Zarataren bila, La araña izeneko diskoa kaleratu zuten, inork oso ongi ulertu ez zuen diskoa. Horren ostean, taldeko hiru kidek hiruna disko atera zuten, nork bere aldetik. Alfredo Piedrafitak ez zuen taldea urtero bira bat egiteko moduan ikusten, beti gauza bera jotzen aspertuta baitzeuden. Entseguak gero eta urriagoak izaten ziren, eta urtebete eman ondoren plazaratutako disko akustikoa porrota izan zen.
Polygram Iberiarekiko kontratua 2000n amaitu zen. DRO diskoetxe independentearekin sinatu zuten orduan, Bésame diskoa kaleratzeko. Horren ostean, Fernando Coronadok taldea utzi zuen. Ibik, In Vitro taldeko Piedrafitaren kide ohiak, ordezkatu zuen. Nolabait, bigarren Urrezko Garaia ezagutzen hasi zen taldea.
2006ko ekainean, zuzeneko disko bikoitza atera zuten. Iruñeko Anaitasuna pabiloian eta Gayarre Antzokian grabatuta, saxo, teklatua eta harmonika dauzkate lagun.
Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendariak taldearen hainbat bideo zuzendu ditu. Honen Airbag filmean estra moduan agertu ziren Barricadako kideak.

TALDEKIDEAK
  • Enrique Villareal "El Drogas": Ahotsa eta baxua
  • Javier Hernández "Boni": Ahotsa eta gitarra
  • Alfredo Piedrafita: Gitarra
  • Ibon Sagarna "Ibi": Bateria

KORTATU taldea


Kortatu ska-punk musika taldea izan zen. 1984ko udan Irunen osatu zen.
Hasieran batean Euskal Rock Radikal labelpean kokatu zuten arren, Kortatuk sailkapen guztien aurka egin zuen. The Clash talde britaniarra haren oinarrietako bat izan zen. Lehenengo diskoetan euskaraz eta gaztelaniaz abesten zuten, baina azkena euskara hutsean dago.
Pixkanaka ska mugimendutik hip-hop aldera mugitu ziren. Letrei dagokienez, "party-ska"tik "combat-rock" aldera garatu ziren. Hala ere, doinu nagusiak aldatzeke jarraitu zuen: tortura, opresioa eta justizia soziala.
Zentsura ere jasan behar izan zuten, batez ere Juan Carlos I erregea robot bezala atera nahi zutenean.
Public Enemy-k Parisen emandako kontzertu baten ostean, 1988an, taldea desegiteko erabakia hartu zuten. Muguruza anaiek Negu Gorriak sortu zuten orduan.

Taldekideak
  • Fermin Muguruza: Gitarra eta ahotsa
  • Iñigo Muguruza: Baxua
  • Mattin Sorzabalbere (1984: Bateria)
  • Treku Armendariz (1984tik: Bateria)
  • Kaki Arkarazo (1988): gitarra

HERTZAINAK taldea

Hertzainak 1981. urtean Araban sortutako euskal rock taldea da. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan sarturik zeuden.
1981eko gabon zahar gauan estreinatu ziren Gasteizen. The Clash taldearen euskarazko bertsio batekin hasi ziren. Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta reggae erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan Euskal Herriko egoera sozio-politikoa islatuz. Esate baterako, Pakean utzi arte kanta, Javier San Martin Goikoetxea Piti Komando Autonomo Antikapitalistetako kide zenduari eskeinia zegoen, musika taldearen laguna baitzen.
Hasierako taldekideak Josu Zabala, Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren. 1982ko udan, Xabier Montoia "Gamma"-k taldea utzi eta Gari sartu zen taldean. 1993an, taldeak agur esan zuen, Donostiako Anoeta kiroldegian eskainiriko emanaldian. Oraindik, taldekide batzuek bakarka kantatzen jarraitzen dute: Txanpi Doctor Deseo taldean, Gari bakarka eta Josu Zabala Zazpi Eskale eta Gu eta Gutarrak taldeetan.

 

Taldekideak

VULPES taldea



Vulpes edo Vulpess 1980. urtean Bilbon (Bizkaia) sortutako euskal musika taldea da.
Vulpes neskez osatutako lehen punk taldea izan zen estatu mailan. Taldearen izena latineko hitz bat da, bere esanahia azeri emea delarik (zorra gazteleraz). Abesti guztiak gazteleraz dira, famatuena "Me gusta ser un zorra" (emagaldua izatea gustoko dut) izanik. Azken kantu hau Iggy Pop and the Stooges taldearen bertsio bat da.

Taldekideak


  • Loles Vázquez "Anarkoma Zorrita" (gitarra).
  • Mamen Rodrigo"Evelyn Zorrita" (ahotsa).
  • Begoña Astigarraga"Ruth Zorrita" (baxua).
  • Lupe Vázquez "Pigüy Zorrita" (batería) (†).

Historia

Taldea sortzeko ideia Lolesek izan zuen, bere helburua neskez osatutako talde bat osatzea izanik. 1982ko udan taldeak egonkortasuna lortu zuen laukote batekin, ordurako taldetik 20 emakume baino gehiago igaro zirelarik. Garai hartan 17 eta 19 urte arteko adina zuten partaideek.
1983an single bat kaleratu zuten bi abestirekin: Me gusta ser una zorra eta Inkisición. Single horren azalean taldearen izena SS naziekin jarri zuten, zirikatzeko helburuarekin bakarrik, ez ultraeskuirdarrak zirelako. Hori dela eta gehienetan Vulpess izenpean dira ezagunak.
Urte berean bideoklip bat grabatu zuten. Carlos Tenak TVE1erako musika programa berri bat prestatzen ari zen, "Caja de Ritmos", eta Vulpes taldeari bideoklipa grabatzea proposatu zion. Me gusta ser una zorra abestia aukeratu zen kamera aurrean interpretatzeko. Grabaketa egiteko bi aukera eskaini zituen Carlos Tenak, bata kantuaren letra leuntzea, eta bestea, kantuan zehar biraoak entzuterakoan zentsura aplikatzea. Taldekideek bigarren aukera hautatu zuten, hala ere bideoklipa bere osotasunean eta zentsura gabe emititu zen 1983ko apirilaren 16an. Maiatzaren 1ean ABC egunkariaren editorialean emisio honen berri eman zen, abestiaren letra zabalduz eta telebista kateko zuzendaritzari neurriak hartzeko eskatuz. PDP alderdiak (Partido Demócrata Popular) ere kexatu zen. Gainera, Estatuko Fiskal Jeneralak Loles auzitara eraman zuen abestia horren letraren egilea izateagatik. Guzti honengatik Carlos Tenak dimisioa aurkeztu zuen.
Urte bereko udan Espainian zehar bira bat egiteko kontratua sinatu zuten, arazoak bakarrik ekarriko ziena. Harrezkero ez zuten gehiago Euskal Herrian kontzerturik eman, eta gutxira taldea desagertu egin zen.

lunes, 7 de mayo de 2012

RIP taldea



Taldekideak

  • Karlos Agirreurreta, "Mahoma" (ahotsa). (†)
  • Jul Bolinaga (gitarra).
  • Eduardo Macebo, "Portu" (baxua). (†)
  • Txerra Bolinaga (bateria).
Taldea Arrasaten jaio zen 1981ean. Garai hartako partaideak Jul (gitarra), Txerra (bateria), Portu (baxua) eta Mallabi (ahotsa) izan ziren. Hasiera batean Doble Cero izan zen taldearen izena.
Denbora gutxira Mallabi soldadutza egitera joan behar izan zen. Ekintza hau taldearen jarrera anti-militaristarekin ez zetorren bat, eta beste partaideek beste abeslari bat bilatzea erabaki zuten. Ordura arte taldearentzat furgoneta gidaria izan zen Karlos "Mahoma" izango zen abeslari berria. Aldaketa honek taldearen izenaren aldatzea ekarri zuen, hemendik aurrera RIP taldea izatera pasa zen.
Kontzertu ugari jotzeko aukera izan zuten hasieratik, beste talde askorekin taula banatuz: Cicatriz, Eskorbuto, Kortatu, La Polla Records, MCD... Kontzertuotan barruan gordeta zeukaten desadostasuna eta amorrua kanporatzen zuten. Kantuen hitzetan arau guztiak austeko zeukaten gogoa islatzen zen, Kaos abestia izanik honen adibiderik adierazgarriena.
1984. urtean lehen diskoa kaleratuko zuten Zona Especial Norte deiturikoa. Eskorbutorekin erdibana izan zen disko hau, Spansuls diskoetxeak argitaratu zuelarik. Beranduago, 1987an, No te muevas diskoa argitaratu zen Basati Diskaken eskutik.
Honen ondoren denboraldi luze batez, ez zen gehiegi jakin taldeari buruz. Baina 1994an HIESaren aurka laguntzeko kontzertu baterako bildu ziren. Kontzertu hau grabatu egin zen, 1995ean HIESari aurre egiten diskoa argitaratuz. Zuzeneko hau Esan Ozenkiren eskutik atera zen. RIPen abestiez gain, talde ingeles batzuen bertsioak ere daude. Bertsio hauetako bat Mondra kantua da, Liverpool futbol taldearen ereserkiaren moldaketa bat.
1997. urtean zorigaitza etorri zen, Portu, taldeko baxu jolea, hila aurkitua izan zen gaindosi baten eraginez. Kolpe handia izan zen taldearentzat.
Urte berean Versiones diskoa argitaratzen da. Bertan hainbat taldek (beste batzuen artean Nuevo Catecismo Católico, Dut eta Anestesia) RIPen bertsioak egin zituzten.
Nahiz eta taldekide garrantzitsua galdu, RIPek jotzen jarraitu zuen, gehienbat omenalditan (Portu berarena edo Luperena, Vulpes) eta euskal presoen aldeko kontzertuetan. Hauetan Porturen anaiak, Xabik (Zakarrak eta Iskanbila taldeetako partaidea), hartu zuen baxua jotzeko ardura. Urte batzuk geroago Jon Zubiagak (Des-kontrol, Kañeria 13 eta Gatillazo) joko zuen baxua.
2000. urtean Tren con destino al infierno diskoan abesti bat sartu zuten: Ha llegado el momento (el fin). Disko hau Eskorbutori omentzeko diskoa da, bertan talde ugarik egindako Eskorbutoren bertsioak daude.
2001ean kantu zahar bat grabatu zuten, Me cago en la política. Abesti honen hitzak pixkat aldatu zituzten, grabaketa berezi bat baitzen. Abesti hau Gasteizko Gaztetxeak bere 13. urteurrenerako argitaratuko zuen Gaztetxeak Martxan!! diskorako grabatu zuten. Disko hau gaztetxeari laguntzeko asmoarekin egin zen, eta bertako abesti guztiak aurretik argitaragabeak ziren. Azaroaren 3an Etsaiak eta Ume Gaiztuak taldeetako partaide izandako Jokinen omenaldian parte hartu zuten. Omenaldi honetako kontzertuan jotako lau abesti 2002an aterako zen disko batean argitaratu ziren.
RIPek kontzertuak ematen jarraitu zuen, baina 2003. urtean Karlos "Mahoma" hil zen. Esan daiteke ordutik aurrera RIP taldea bukatu zela.
2005ean, Iker Barandiaran eta Iban Toledo kazetari arrasatearren lanaren ondorioz, Punkaren 25 urteko historia bizia - Historia viva del punk DVD-CD dokumentala argitaratzen da. DVDean erreportaje, elkarrizketa, zuzeneko kontzertuak, argazkiak eta bestelakoak agertzen dira. CDan argitaragabeko 14 abesti zahar ditu, batzuk Mallabik abesturikoak.
2006an Destruye fanzinearen 16. alearekin batera RIP taldearen disko bat argitaratu zen, 83 84 Elgoibar Vitoria Lasarte Barna izenarekin. Disko honetan 1983 eta 1984 urteetako kontzertu batzuen zuzeneko abesti batzuk aurki daitezke.

Eskorbuto Taldea


Eskorbuto taldea Euskal Herriak eman duen punk talderik garrantzitsuenetakoa izan zen 1980ko hamarkadan zehar, Euskal Rock Erradikalaren sasoian. Euren eragina gaur egun ere oso nabaria da.

Taldea 1980an sortzen da Santurtzin (Bizkaia), punk musikaren mugimenduak eraginda. Oso hasiera zaila izan zuten, 1983an, Madrila zihoazela, poliziak atxilotu zituen beraiek egindako maketa baten letrengatik (ETA edo Maldito Pais España abestiekin) eta lege antiterrorista ezarri zitzaien. Kartzelan egon ziren denboran abandonatuta sentitu ziren Euskal Herriko hainbat sektoreengandik, eta honekin abesti bat egin zuten A la mierda el País Vasco deiturikoa. Kantu hau RIP taldearekin batera ateratako diskoan sartu zuten 1984an. Disko honek “Zona Especial Norte” izena zuen, etaEuskal Herrian jotzeko arazo asko ekarri zizkien.
Euren lehen albun ofiziala 1985ean iritsi zen, “Eskizofrenia” izenarekin eta horrekin batera Euskal Herritik kanpora jotzen hasi ziren. 1986an “Anti-todo” atera zuten, disko hau askorentzako azken urteetako punk diskorik hoberena da. Urte berean album bikoitz bat atera zuten “Impuesto revolucionario” izenarekin, zuzenean grabaturikoa, eta 1987an estudioan grabaturiko disko bat atera zuten “Los demenciales chicos acelerados”. 1988an autoproduzitzea erabaki zuten eta “Las más macabras de las vidas” diskoa atera zuten. 1992an “Demasiados enemigos” diskoa atera zuten, garai hartan Iosuk eta Juanmak heroinarekin arazo larriak zituzten. Iosu drogaren eraginez hil zen, baina drogak utzi ondoren, 1992ko maiatzaren 31an. Jualmak ere heroina utzi zuen, baina bihotza gaizki zuen, eta hori gainditzeko indarrik ez zuenez 1992ko urriaren 8an hil zen.
Nahiz eta taldeko bi kide hil, 1994an “Aki no keda ni dios” atera zuten, Paco bateriajoleak taldearekin jarraitzea erabaki baizuen. Josuk eta Jualmak hil aurretik idatzi zituzten abestiekin plazaratu zen diskoa. Honengatik taldeko jarraitzaile batzuek protesta egin zuten. “Kalaña” 1996an, eta “Decadencia” 1998an izan ziren taldearen azkeneko diskoak.
Eskorbuto ez zen talde famatua egin ondo abesten zutelako, beraien abestiak garai horretako himno bihurtu zirelako baizik, adibidez “Mucha policia poca diversión”. Askok maite eta askok gorrotatu zuten taldea izan zen. Beraien erlazioak beste talde batzuekin ez ziren oso onak izan, adibidez La Polla Recordsekin, Eskorbutokoek hauei gitarrak lapurtzen zizkieten.

lunes, 16 de abril de 2012

CICATRIZ taldea


Taldearen historia drogekin lotura oso estua izan zuen hasiera-hasieratik. Dena Gasteizko Las Nieves ospitale psikiatrikoko desintokxikazio unitate berrian hasi zen. Drogak uzteko terapia moduan musika talde bat sortzea erabaki zuten, eta horrela, 1983an Cicatriz en la matriz jaio zen. Natxo Etxebarrietak eta Marieli Arronizek (Natxoren neska-laguna, La Poti bezala ezaguna) abesteko ardura hartu zuten. Bi hauetaz gain, taldean El Pescadilla (gitarra), Toñin (bateria) eta Emilio (baxua) zeuden zeuden. Lehen kontzertuen ondoren Toñinek taldea utzi zuen, eta bere ordez Pedro Landatxe sartu zen. Pedrok aurretik ere beste talde batean jo zuen Los Freaks deiturikoa.
Hasierako kontzertuetatik bat oso ezaguna egin zen, elkarrizketa askotan kontatzen baitzen anekdota modura. Dena Lolarekin izandako gaizki ulertu batekin hasi zen (urteak beranduago neska honi abesti bat ere egin zioten). Lolak taldekideei galdetu zien ea San Marcos tabernan jotzea nahi zuten, eta hauek baiezkoa eman zuten. Arazoa zen Lolak San Roque taberna esan nahi zuela. Kontzertu egunean taldekoak eta hainbat lagun San Marcosen agertu ziren, Lolaren partez zetozela esanez, eta musika ekipoak tabernan sartzen hasi ziren. Kontzertua oso basatia izan zen, askok tripiak jan zituzten, eta denek garagardo ugari edan zuten. Garagardo botilak hustean, lurraren edo paretaren aurka apurtzen zituzten, zoru guztia kristalez estaliz. Ondorioz, jendea erortzean zauriak egin eta dena odolez bete zen. Natxok esan zuenez tabernakoak zur eta lur gelditu ziren, eta handik aurrera taldearen jarraitzaile sutsuak bihurtu ziren. Bien bitartean, Lola San Roquen zegoen zain.
Taldeak, Cicatriz en la Matriz bezala, bi maketa grabatu zituen. San Ferminetan lehen maketa grabatu zuten Iruñean, eta bigarrena Bilbon, baina antza denez bigarren hau galdu egin zen 1983ko uholdeetan.
Beranduago, taldean aldaketa ugari egon ziren. Pakito Rodrigo taldean sartu baxua jotzeko. Gero, PotikLondresera joan zen bizitzera, taldea bertan behera utzirik. Gainera, taldeak beste aldaketa bat jasan zuen, José Arteaga Pepin gitarra jotzeko sartu zen Pescadillaren ordez. Hemendik aurrera taldeak Cicatriz izen laburtua hartu zuen. Natxorekin zuen erlazioa amaitu zuen eta
1985ean Kortatu, Jotakie y Kontuz Hi! taldeekin batera disko bat grabatzera sartu ziren, urte berean argitaratuko zena Soñuaren (Oihuka) eskutik. Cicatrizek hiru kantu sartu zituen disko honetan. Luis Nogalesek zuzendutako Esto saldrá bien abestiaren bideoklipa grabatu eta Gasteizko Bideo Jaialdian aurkeztu zuten.
1986ko martxoan, Egin egunkariak bultzatutako musika sarian, zuzeneko rock talderik onenaren sailean bigarren gelditu ziren. Hilabete berean Elkar estudioetan (Lasarte) sartu ziren lehen disko luzea izango zena grabatzera. Uztailean bertan argitaratu zen diskoa.
1987an taldeak aldaketa bat izan zuen. Pepin heroinaren ondorioz arazoak edukitzen hasi zen eta taldea utzi behar izan zuen. Bere ordez Goar, Gasteizko talde Heavy-etatik zetorrena, sartu zen gitarra jotzera. Urte honetan Cicatrizek Euskal Herriko gaztetxeetan zehar bira bat egin zuten Quemando Ruedas taldearekin batera.
1988. urtean Natxo eta Poti Amsterdamera (Holanda) joan ziren bidaian. Itzuleran, Barajasko aireportuanMadril) atxilotu egin zituzten, izan ere, LSD eta anfetaminak bezalako substantziak zituzten berekin. Natxo Carabanchelen (Madril) kartzelaratu zuten, eta Poti berriz, Yeseriaseko kartzelan. Natxori ezarri zioten zigor luzeena, 4 urte, 2 hilabete eta egun bateko kartzelaldiarekin, baina 3 hilabete baino gutxiago bete zituen, fidantza ordaindu eta gero. Kartzelan egon ostean, Natxok motor istripu larri bat izan zuen Ondarretakohondartzatik Gasteiza itzultzean. Istripu honen ondorioz, Natxo elbarri gelditu zen gurpil-aulki batean. Denborarekin hanketan mugimendua berreskuratu zuen, baina hortik aurrera makuluen laguntza behar izan zuen. 
Natxoren istripuak taldearen geldialdi bat ekarri zuen. Taldea 1991ean itzuli zen, estudioan grabazioak hasita. Natxok istripuaren ondorioz lortutako diruaz Londresera (Erresuma Batua) joan ziren disko berria grabatzera eta Zika Records zigilua sortu zuten. Urte horretan argitaratu zen 4 años, 2 meses y 1 día diskoa.
1992an Colgado por ti diskoa argitaratu zen Zika Recordsen eskutik.
1993an Pakito HIESak jota hil zen. Dieguillo (Quemando Ruedas) sartuko zen taldean baxua jotzeko.
1994ko abenduaren 30ean Lakuntzako Matraka diskotekan kontzertua grabatu zen. 1995ean argitaratu zen En directo diskoa Pakitoren omenez.
Beranduago HIESak Natxo eta Pedritorenak egiten du.